XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaur bilduko da FIAko batzordea Ferrariren apelazioa aztertzeko

Schumacher eta Irvineren deskalifikazioa balekoa den ala ez bihar 11:00etan jakingo da

MALAYSIAKO sari nagusian araudiz kanpoko deflektoreak erabiltzeagatik Irvine eta Schumacher deskalifikatzea bidezkoa izan den ala ez gaur erabakiko du Automobilismoko Nazioarteko Federazioaren (FIA) komite batek.

Komite hori bost epailek osatuko dute, eta Parisen bilduko dira gaur Ferrari taldearen apelazioa aztertzeko.

Formula 1 munduari lotutakoen pronostiko gehienen arabera, FIAk Ferrariko pilotuei ezarritako zigorra berretsi egingo du komiteak gaur, eta munduko txapelketa Mika Hakkinen =mCl=arengo pilotuarentzat izango da.

Izan ere, araudia 1 Formulako araudia argi mintzatzen da horrelako kasuen aurrean: nerriak betetzen ez dituen auto oro deskalifikatua izanen da.

Eta 1980 urtetik behin bakarrik aldatu du FIAren erabakia apelazio komiteak, 1995ean.

Baina kasu desberdina izan zen hura: Schumacherrek eta Coulthardek Benettonekin erabilitako erregaia araudiaren barruan sartzen zela onartu baitzuten orduan epaileek, eta errua suministratzaileena izan zela.

Malaisiako kasuan, ostera, deflektoreak araudiz kanpo daudela ez du inork ukatu, eta Ferrarikoek beraiek ere.

Ferrarik sekretupean gordeta bere defentsa

Gogotik egon dira lanean Ferrariren abokatuak apelazio komitean aurkeztu beharreko defentsa prestatzen.

Gaur aurkeztuko duten estrategia sekretupean gorde dute, baina beren autoen legalitatea ziurtatzen saiatuko direla jakina da.

Komiteak defentsa hori onartuz gero, munduko txapelketa irabazteko aukera izango luke oraindik Irvinek Japonian igandean.

Bestela, Hakkinenentzat izango da munduko txapela.

Komitearen erabakia bihar 11:00etan ezagutuko da.